XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inglaterra'ri jarraituz

Gure ontatik Inglaterra'ra iristen danak, milla berezitasun aurkitzen ditu iritxi orduko: izkuntza, kotxe edo automobillak ezkerretik ibiltzea, tellatutako tximinien ugaritasuna, munduko giza arraza guztiak bertan ikustea eta abar eta abar.

Inglesa eta Gaztelera mendean zitun neskax bat gendun gidari aideplanotik jetxi orduko, eta berari esker jakin-min guztiak ase genitun.

Inglesa omen da iñoren esanetara makurtu nai ez duna, mundu guztiko nazioetan eskubitik ibiltzen dira automobillak Inglaterra'n ezezik.

Ez al da arrigarri?

Kilo, kilometro, metro eta mundu guztian erabiltzen diran neurriak ez dituzte erabiltzen, oien ordez libra, milla, ontza eta abar erabiltzen dituzte.

Nazio txiki arlote bat balitz, mundu guztikoen neurritara jarri bearko luteke, baiña aundia eta indartsua nola dan berenari eusteko din badira.

Adibidez: beuren izkuntza da munduko nagusi; Euskalerrian bertan zenbat gaztetxo ote dabil Inglesez ikasten?

Tximinien ugaritasunak ere badute beuren esan naia: Inglaterra naiko leku otza dalarik, su asko egiten omen zan etxean, ke asko zun ikatz klase batekin.

Beelaiño ori ugari sortzen dalarik eta tximinietatik ainbeste ke, Inglaterra guztia laiñoz estalia izaten omen zan beti.

Orain ogei ta amabost urte artu omen zitun Gobiernoak neurri estuak, ainbeste ke sortzen zun ikatz klase ura erretzea galeraziaz eta abar.

Gu an ibilli giñan egunetan euri piska bat izan ezik, eguraldi zoragarriak genitun.

Orain ez dago esaterik: Inglesak ez dute eguzkirik ikusten.

Tximiniak ordea garai bateko bizimoduaren ezaugarri, zintzo zaintzen dituzte.

Euskaldunak gure oiturentzako orrelako maitetasuna bagendu, beste oillar batek joko liguke kukurruku.

Berrogei eta amasei milloi biztanle ditu Inglaterra'k eta zazpi milloi Londres uriburuak.

Berrobi edo Zizurkil bezela irakurle.

Beraz, ez da arritzeko orrelako nazio aberats baten mundu guztiko jendea aurkitzea.

Londres'en dauden arraza guztiak beuren egunak eta pestak antolatzen dituzte, eta agorraren 21'ean japonesarena ikustea egokitu zitzaigun azkenik ez dun parke batean.

Zenbat milla pertsona ote ziran an?

Berreun?

Bosteun?

Danak etziran japonesak izango, gu ere an giñanda, baiña ura jende pilla ura!

Zer pesta zan?

Su artilizialak, janariak saltzeko txabolak eunka, dantzarako musikak eta abar.

Danak Japon'goak jakiña.

Ango parke edo zabalune arrigarri aiek ere Londres'en arnasbide dirala esan bear.

Lurrean eta arboletan dabiltzan katagorri pil aiekin ere bapo arritu giñan.

Katagorrien ordez katagrisek deitzea obetogo dago noski, kolorea ala dute-ta, baiña gainontzean emengoan berdiñak dira.

Gure ontan ez luteke alako lasaitasunik eta patxarik izango eta jarrai dezatela bertan.

Euskaldunak geuren erritik urrutiratzen geranean, jan-eranean nabaritzen degu noski aldaketarik aundiena.

Ain gera nunbait moko piñekoak, Inglaterra'n bizitzeko jaten da, emen berriz jateko bizi gera.

Beste ezer gabe uretan azal eta guzti erositako patata jaten ikasi degu, era berean baneatutako artoa jaten ere bai; oliorik ez dute erabiltzen eta maiean beti mantekilla izango dezu.

Etorri-ta urrengo egunean ala esan nion Lazkao-Txikiri: krisis aldi batengatik orain etziguk ajolik, patata azal eta guzti jaten ikasi diagu-ta.

Lazkao-Txikik:

Ori ez dek adelantu aundie.

Inglaterra'ko bizi-mailla eta beste askotakoa gurea baiño gorago egongo dira, baiña jan eta eran ondo egiten ez digu iñork irabaziko.

Eta bera ez ote da naiko aurrerapen?

Norbaitek esan lezake: aiek berea eta guk geurea.

Ala da ori ere, baiña gure jan-eranetara bereala zaletutzen da edozein, baiña gu iñorena makurtzen oso gaiztoak gera.

Uste det zerbait esan nai dula.

Ondo gosaltzeko guk baiño arreta geiago dutela konturatu giñan; baiñan bazkari pulamentuzkorik ez omen dute egiten.

Dendak eta abar goizeko 9'etan iriki eta arratsaldeko 5,30'etan ixten dituzte, bitarte ori guztia zabalik dutelarik.

Ango denda eta lantoki askotan idazi au dago: Open all Day, egun guztian irikita, esan nai du.

Denboraz apaltzen omen dute eta 10'etarako oierako bidea artzen dute.

Ez da oitura txarra.